Urte berean jaiotzen diren haur guztiei ongietorria egiteko ekimena jarri du martxan aurtengo Sanikolasetan Orioko Festa Batzordeak. 2013ko txikiak izan dira, hortaz, atsolorreko estreinako protagonistak. 45 inguru haur jaio dira oraingoz aurten eta horietatik 30 bat agertu ziren abenduaren 7an Orioko udaletxeko udalbatzar aretora. Txalo artean, Udaleko ordezkariek zapi bana jarri zioten lepoan, ahal moduan, haur bakoitzari. Ongi etorria bukatzeko, argazkia atera zuten guztiek –guraso, anai-arreba, jaioberri, aiton-amona...– udaletxe atarian.
Atsolorreko argazkiak ikusteko klikatu hemen.