Hitzaldia eta tailerra antolatu ditu Maria Maestra haurreskolak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 9a

Haurra gainean eramateak duen garrantziari buruzkoak izango dira bi saioak

Abenduaren 10 eta 17rako saio bana antolatu du Maria Maestra haurreskolako guraso batzordeak, guraso gazteei umea soinean eramateak duen garrantzia azaltzeko eta hori modu egokian nola egin irakasteko.

Lehendabiziko saioa, hitzaldia izango da, abenduaren 10ean, asteartearekin, 17:45ean hasita, Orioko Kultur Etxean.

Abenduaren 17an, behin hitzaldia entzunda, gaiari buruzko azalpen praktikoak emateko tailerra izango da, 17:45ean eta Kultur Etxean.

Bietarako sarrera librea izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide