Aiarrek presentzia izan zuten Durangoko Azokan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 10a

AusArt records eta Elkarren postuetan egon ziren

Aurreko astean egin zen Durangoko Azoka eta bertan izan ziren Juan Rekarte eta Pat Cowie AusArt records zigiluaren postuan. Mikel Markez kantaria ere bere azken lana saltzen izan zen Elkarren standean.

Markezek aurreko abenduaren 1ean aurkeztu zuen azken diskoa Donostiako Antzoki Zaharrean. Jende mordoxka bat bertaratu zen eta diskoan parte hartu duten artista guztiak taulara igo ziren.

Behean duzue kontzertu horren laburpen bideo bat ikusteko aukera:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide