Babarrun jana antolatu du Talai Mendik abenduaren 15erako

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 10a

Horrez gainera, zuzendaritza taldea aldatu da 30 urteko lana eta gero

Talai Mendi elkarteak zuzendaritza taldea aldatu du 30 urte eta gero. Aurretik zegoen lehendakariak, Daniel Barrenetxeak, kargua utzi du gazteagoei erreleboa emateko. Mari Carmen Oliden zen diruzaina eta hark bere karguari eutsi egingo dio.

Hala, Mikal Etxeberria izango da Talai Mendiko lehendakari berria, Klaudio Etxeberria idazkaria eta Mari Carmen Oliden diruzaina. Horrez gainera, bi bokal izango dituzte: Antonio Abad eta Iban Osa.

Urteroko ekintzekin jarraituz, aste honetan babarrun jana egingo dute Orion elkartekoek. Boga-boga jatetxean egingo dute, datorren abenduaren 15ean, igandearekin. Izena abenduaren 12rako, ostegun honetarako, eman beharko da Uranga burdindegian.

Ekintza honekin emango diote 2013ko jardueren egutegiari bukaera mendi elkartekoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide