Orioko abestien zerrenda osatzen laguntzeko deia egin dute Orioko Curriculuma Sortzen elkartetik

Irati 2013ko abenduaren 12a

Orioko Curriculumean agertuko diren herriko abestien zerrenda osatzen hasteko abiapuntu edo lehen proposamentzat dituzte aukeratutako 21 kantuak.

Badira bizpahiru hilabete Orioko Curriculuma Sortzen elkartekoak datu-bilketarekin hasi zirela eta dagoeneko, hainbat arlotako adituekin bilerak egin dituzte. Pixkanaka,ekainean aurkeztuko duten dokumentua osatzen hasteko moduan izango dira. IƱigo Gaiton taldeko koordinatzaileak esan digunez, lehen hiruhilekoan barnera begira edo oihartzunik gabeko lanean aritu gara, baina Gabonetan hasita, herritarrentzako ekintza gehiago egingo ditugu

Lantzen ari diren arloetako bat musikarena da eta Orioko ikasle batek derrigorrezko hezkuntza amaitzean, gutxienez ezagutu beharreko Orioko abestiak zein diren adostea da xedeetako bat. Herriko pasadizo, istorio, pertsonaia ezagun, anekdota... transmisiorako tresna oso indartsu dira herriko kantuak. Abestiek izan dezaketen balio edo dimentsio musikalaz gain, hamarkadaz hamarkada herriko ondarea garraiatzeko ahalmena ere badute kantuek, dio Gaitonek.

Proiektuan ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dute, eta abestien aukeraketan laguntzera gonbidatu dituzte herritarrak. Imanol Urkizuren laguntzaz osatu dugun lehen zerrenda honi abestiak gehitzea nahi genuke, ondoren, prozesu parte hartzaile baten bidez, Orioko Curriculumean sartuko diren hamabostak zein diren erabakitzeko.

Kantuen zerrenda

  • Antton bat eta Antton bi

  • Pello eta Nikolasa

  • Aliron

  • Goiko Kaleko

  • Tarrabillon

  • Orioko Futbol Taldea

  • Lizargateko bertsoak

  • Balearen bertsoak

  • Loretxoa

  • Oriyoko zuluan

  • Dios te salve

  • Arrantza

  • Mirotzak

  • Airean idazten

  • Zazpi laguntxo gera

  • Gabon jaietarako

  • Orioko Martxa

  • Aldapeko Maria

  • Galai bat etorri zan

  • Oria Ibaia

  • Nirekin

 

Herritarrek proposamenak oriokocurriculuma@gmail.com e-postara bidali ditzakete edo taldeak sarean duen Facebook profilera idatzi.  

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide