Hiru lagun atxilotu dituzte Orion eta Donostian tabako kontrabandoarekin zerikusia dutelakoan

Irati 2013ko abenduaren 16a

Menorkan geldiarazi zuten atoiontzi bat abenduaren 5ean 350.000 tabako kaxa zituela

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak tabako kontrabandorako talde bat desegin du. Taldea Euskal Herrian finkatua zegoen eta Balear irletatik eramanda atoiontzi batean itsasotik sartzen zuten tabakoa ustez Britainia Handira.

Menorcan geldiarazi zuten atoiontzia abenduaren 5ean 350.000 tabako kaxa –1,4 milioi eurotan baloratua– ontziz aldatu nahian ari zirela, eta, operazioan, eskifaiako sei kideez gain, beste hiru lagun atxilotu dituzte Orion eta Donostian. Azken horien etxebizitzak miatu zituzten eta dokumentu asko eta ekipamendu informatikoa hartu zituzten.

Operazio honekin Euskal Herrian eta beste hainbat autonomia erkidegotan kontrabandoan aritzen zen taldea desegin dute eta era berean argi gelditu da ohiko kontrabando bideez gain aspaldian hainbeste erabiltzen ez zen itsasoko bidea erabiltzen dela orain ere.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide