Oriok Donostiaren tokian Igeldo izango du mugakide berria

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abe. 17a, 16:17

Gipuzkoako Foru Aldundiak hala baimenduta, 89. udalerria bihurtu da Igeldo

Azken 20 urteetako bidea azken geltokira iritsi da igeldotarrentzat. Aurreko azaroaren 10ean egin zuten kontsulta eta parte hartzea %72,1ekoa izan zen. Ordura arte auzotarrak zirenen %61,38k banatzearen alde egin zuen.

Gaur, abenduaren 17a, Gipuzkoako 89. herria izango dela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hitz hauek erabili ditu Martin Garitanok berria emateko:


Gauzak horrela, gaurtik aurrera Oriok eta Donostiak mugakide izateari utziko diote Igeldoren mesedetan. Izan ere, Igeldo herria bihurtu denez, Oriok kostatik hasi eta Tontortxiki bitartean duen muga Igeldorekin izango du hemendik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide