Ezohiko bilkura egingo du Orioko udalbatzarrak abenduaren 19an

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 18a

Iluntzeko 20:00etan hasiko da plenoa ohikoa denez

Orioko Udaleko zinegotziek udalbatzarra egingo dute bihar, abenduaren 19a, iluntzeko 20:00etan. Bertan honako gaiak izango dira mahai gainean:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2013ko urriaren 31ko eta azaroaren 28ko ohiko bilkuretako akten zirriborroak.

2.- Adjudikatzea, egoki bada, Karela kiroldegiaren kudeaketa integrala eta Arraunetxeren eta beste antzeko zerbitzu batzuen kudeaketa adjudikatzeko lehiaketa.

3.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 7/2013 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferentziko modalitatean egina dago.

5.- Onartzea, egoki bada, bide publikoa terraza, mahai eta merkataritza ekintzei atxikituta dauden elementuekin okupatu eta erabiltzeko udal ordenantza.

6.- Onartzea, egoki bada, BILDU udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Sevilla II-ko espetxeko egoerari buruz.

7.- Onartzea, egoki bada, BILDU udal talde politikoak aurkeztutako proposamena, Aiako Udalari bideratuta, Danbolin Musika Eskolako finantzazioari buruz.

8.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide