Gabon eskearekin hasiko dute Gabon Eguna oriotarrek

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abe. 23a, 10:18

10:45ean hasita, kalez kale ibiliko dira bi ikastetxeetako haur, gazte eta helduak elkarrekin

Urtero bezala, aurten ere Gabon Eguna kanta-kantari esnatuko dute Orioko ume, gazte eta helduek. 10:45ean Ikastola aurreko plazatik abiatuta, euskal jantziak soinean, herriari buelta emango diote Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume, gazte eta helduek. Danbolin musika eskolako txistu eta trikiti doinuez eta panpinezko Olentzeroz lagunduta, goxo-goxo, alai-alai agurtuko dute egun berezia. Zaraguetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurreneko promoziokoek, berriz, dirua biltzeko maindirea eramango dute.

Orioko Herri Ikastolako DBHko gazteak goizoxeago ibiliko dira baserri inguruak ahots doinuz janzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide