Kalejirarik gabeko Gabon eskea egin dute haurrek

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abe. 24a, 14:53

Eguraldi petralaren ondorioz kiroldegian bildu dira haurrak elkarrekin kantatzeko

Kantari esnatu behar zuten herriko haurrek gaur goiza, Gabon eskearen ohiturari jarraituz. Eguraldi petralak baina bereak egin ditu eta kalejira bertan behera geratu da haizea eta euria ari zuelako 11:00etan, hasteko unean. Ikastolako pergola bete bete eginda zegoela, Karela kiroldegira joateko deia egin dute antolatzaileek eta han bildu dira haur, gazte eta helduak, euskal jantzi tradizionalak soinean. Azken egunetan eztarriak prestatzen jardun ondoren, abesti batzuk kantatu dituzte guztiek elkarrekin. Jaiari bukaera emateko trikitien soinuarekin kalejira-dantzan aritu dira Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle, guraso eta irakasleak.

Gabon eskeko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide