Azken urteotako ohiturari jarraituz, Gabon jaien baitan dantza emanaldia eskainiko du Harribil dantza taldeak Karela kiroldegian. Bederatzi urte dira dagoeneko dantza oinarri hartuta Herribil antolatzen dutela, ikuskizunaren baitan Orioko hainbat elkarte bilduz jendaurrean.
Abenduaren 27an, ostiralarekin, izango da aurten ekitaldia Karela kiroldegian. Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Uhats taldeak, Salatxo abesbatzak, Curriculuma Sortzen taldeak, Orioko Herri Ikastolak eta Harribil dantza-taldeak berak hartuko dute parte ikuskizunean.