Orioko Udalak eta Euskal Herriko trikitilarien elkarteak antolatuta, trikiti festa izango da bihar, abenduaren 28an, Orion. Herriko Plazan elkartuko dira Euskal Herri osotik etorritako tritikilariak 11:30ean eta denak elkartuta, kalejiran ibiliko dira herrian barrena bazkaltzeko ordua iritsi arte.
Arratsaldean, aldiz, trikiti saioak izango dira protagonista. 17:00etan hasita, herriko lau tabernatan egingo dituzte geldialdiak trikitilariek. Zabalek eta Lurdes Alkortak eskainiko dute aurreneko emanaldia Loretxu tabernan; Estanga anai arreben txanda izango da gero. Arkaitz tabernan arituko dira trikitia eta panderoa astintzen. Maixak, Inesek eta Maitek, aldiz, Salatxon joko dute atzetik. Azkenik, Kolon Txikin izango da azkeneko saioa, Azkonobieta eta Imanolen eskutik.