2007az geroztik etengabe lanean aritu da www.karkara.com orainkaria, Aiako eta Orioko albisteak jaso eta jaso. Osasuntsu jarraitzeko baina, opor txiki batzuen beharra dauka, ordea, eta urtea indarrez hasteko Gabonetako jaiak pasa arteko deskantsua hartuko du Karkararen atari digitalak.
Orainkaria oporretan izango bada ere, Karkarako kideok lanean jarraituko dugu Eusko Gudari 26ko gure bulegoan.
Beraz, mezu honen bitartez, orainkariaren jarraitzaile fin horiei guztiei urtea ondo bukatzeko eta berria hobeto hasteko esan nahi diegu.