12:00ak ondo jota hasi dira Orioko plazan bildutako trikitilariak kalejiran, herriko bazterrak alaitzen. Lau multzotan banatuta, Euskal Herriko 80 bat trikitilari, gipuzkoarrak gehienak, elkartu dira gaur gurean Trikitilarien Eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, Orioko kaleetan barrena aritu dira trikitia eta panderoa astinduz bazkaltzeko ordua etorri arte. Sabela berdinduta, lau kontzertu eskainiko dituzte arratsaldean.
Goizak utzitako argazkiak ikusteko klikatu hemen.