Kazetariak behar ditu Karkarak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abe. 31a, 09:15

Urtarrilaren 10a baino lehen bidali behar da curriculuma; hautaketa proba, berriz, hilaren 11n izango da

Kazetariak behar ditu Karkarak proiektu berrituak aurrera sendo egin dezan. Horrenbestez, interesatuei izena eman eta hautaketa probarako gonbita egin nahi diegu mezu honen bitartez. Aiarekiko eta Oriorekiko lotura, eskarmentua eta komunikatzaile ona eta teknologia berrietan trebatua izatea baloratuko ditugu.

Gurekin lan egiteko gogoz daudenek urtarrilaren 10a baino lehen utzi beharko dute curriculuma Karkararen eskutan, posta elektroniko bidez (karkara@karkara.com) edo posta arruntez (Eusko Gudari 26, 20810 Orio helbidera) bidalita, edo Orioko kultur etxearen atarian daukagun postontzian utzita.

Hautaketa probak, berriz, urtarrilaren 11n, larunbatarekin izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide