Itsaso zakarrak bereak egin ditu bart gauean. Goizeko argiak irudi ezberdina utzi du agerian gaur, urtarrilak 4, Orioko Antilla hondartzan.
Urteetan errio aldera egin izan du itsasoak leku bila, baina oraingoan mendi aldera jo du. Gizakiak jarritako pareta ezin gaindituta harrizko mugaren aurrean aurkitu du besoak zabaltzeko modua.
Arratsaldeko 18:41ean da berriz ere marea gora. Ea zer egiteko asmoz dabilen Kantauri itsasoa, olatuak lagun.