Euskalmeten arabera giro bustia eta haizetsua izango dugu bihar gurean, goizean batez ere. Ondorioz, zeruari begira izango da Erregeen Karterua ere. Izan ere, bihar –urtarrilaren 5ean– 11:00ak aldera etorriko da Bizar Zuri Oriora. Eguraldiak laguntzen duen bitartean kalez kale ibiliko da hiru Errege Magoentzako gutunak jasotzen. Eguraldia petraltzen bada, berriz, frontoian hartuko du babes, bertan goxo-goxo biltzeko haurren eskutitzak.
Iragarpenen arabera, arratsaldea goiza baino lehorragoa izango da, eta hala bada, Errege Magoen kabalgata kalez kale ibiliko da 17:00etan hasita.