"Kulunkatauri" lana aurkeztu du Ibai Esoainek

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 8a, 19:15

Itsaso gazitik ipuin gozoak dakartza Esoainek haurrentzat

Bertsol-haritza lanaren ondoren, Kulunkatauri aurkeztu berri du Ibai Esoainek Donostiako Intxaurrondoko haur txokoan. Bertsol-haritzarekin herriz herri ibili da urte eta erdian hitza, bertsoa eta kantua uztartuz. Lankuren babesarekin, itsaso aldera jo du orain, itsaso gazitik ipuin gozoak haurrengana eramanez. Esoainen bigarren bakarkako lana da berriz taula gainera eraman duena.

Lana borobiltzen ari da oraindik, sarea botata jarraitzen dut itsasoak zer ekarriko zain–dio Esoainek. Otsaila erdi aldera emango du hurrengo ikuskizuna Elgoibarren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide