Idoia Etxeberria harri jasotzaile oriotarrari elkarrizketa egin berri dio Jon Garatek bere bestesentsaziyobat blogean, Ortzaikako neskarik ezagunena bilakatu denaren kirol errepasoa eginez. Kazetaritzaren ikasketen baitan egin du Garatek solasean lagun duen Etxeberriarekin. Harri jasotzea emakumezkoen ikuspegitik jorratu eta oihartzuna eman nahi zion.
Etxeberriak egindako markak, harri jasotzaileen bizimodua, jardunaren ondorio diren osasun arazoak eta emakumezkoa izatearen abantailak eta desabantailak izan dituzten hizpide besteak beste.
Gaur egun harri jasotzen dabilen emakume bakarra da Idoia Etxeberria gaztea. 21 urte besterik ez eta plazaz plaza ibiltzen da harria bizkarrera berdindu eta bera ikustera joaten direnei irribarrea eskainiz. Bizkar hezurreko lesio baten ondorioz, urtea egin du harririk jaso gabe eta bizkarra indartzen ari dela, patxadaz, erantzun ditu Garatek egindako galderak.
Elkarrizketa oso-osorik irakurri nahi izanez gero klikatu hemen.