Urtarrilaren 11rekin hasi da 2014 Gipuzkoako Batel Liga. Urumea ibaiak hartu du estreinako estropada aurten. Han izan ziren Orio arraun elkarteko 13 ontzi ere lehiarako prest. Emakumezkoen senior kategoriakoak izan ezik, gainerako kategoria guztietan aurkeztu ziren oriotarrak, maila berbereko bizpahiru ontzirekin ere bai tartean.
Emaitza oso txukunak ekarri dituzte orokorrean Loiolatik, gainera. Aurrena egin zuten emakumezkoek jubeniletan, eta gizonezkoak infantiletan eta seniorretan. Bigarren izan zen jubenil mutilen ontzi bat; hirugarren infantil neskak. Hortik aurrera, denetariko emaitzak ekarri zituzten Donostiatik.
Denboraldi hasiera honetan indarrak nola dauden ikusteko balio izan du jardunaldi honek. Ekaina bitarte, ia astebururo izango dira estropadak Batel Ligaren baitan. San Juango uretan izango da hurrengoa, urtarrilaren 19an.
Kategoria |
Ontziaren izena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|
Infantil neskak |
Orio A |
3. |
5 puntu |
Infantil neskak |
Orio B |
5. |
3 puntu |
Infantil mutilak |
Orio A |
1. |
18 puntu |
Infantil mutilak |
Orio B |
8. |
11 puntu |
Infantil mutilak |
Orio C |
15. |
4 puntu |
Kadete neskak |
Orio A |
4. |
11 puntu |
Kadete neskak |
Orio C |
7. | 8 puntu |
Kadete neskak |
Orio B |
13. | 2 puntu |
Kadete mutilak |
Orio |
11. |
4 puntu |
Jubenil neskak |
Orio |
1. |
4 puntu |
Jubenil mutilak |
Orio A |
2. |
14 puntu |
Jubenil mutilak |
Orio B |
14. | 3 puntu |
Senior mutilak |
Orio |
1. |
9 puntu |