Gabonetako uda giroaren aurretik izandako euriteek kalte handiak utzi zituzten bazterrotan; tartean, hainbat luizi, besteak beste Bentarako bidean eta Itsaspeko bide zaharrean. Igeldorako errepideak itxita segitzen du oraindik orain, baina Itsaspeko baserria eta Orioko hondartza lotzen dituen bidea, aldiz, oraintsu ireki dute.
Itsaspe baserritik oso metro gutxira egin zuen behera mendiak duela 2 hilabete. Oinezkoen bidea jan zuen lurrak eta hori da Orioko Udalak txukundu duena. Bidea garbitzeaz gain, mendi aldeko malda harriz gogortu du.
Bestalde, Udalak bere atari digitalaren bidez adierazi duenez, bidea konponduta baina lokaztuta dago eta kontuz ibiltzeko gomendioa egin du.