Laugarren urtez Bertsiyo gaua antolatu dute Orioko gazteek. Urtarrilaren 17an izango da aurtengoa, Etxeluze gaztetxean. Bigarren aldiz hartuko du gau berezi hori Etxeluzek. Izan ere, Kosta Tailerrean egin zen estraineko edizioa eta Txalupa tabernan bigarrena.
22:30ean hasita, herriko kantarien eta musikazaleen irudimena eta abilezia izango dira protagonista. Norberaren ukitu bereziarekin, Euskal Herriko nahiz mugez haraindiko kulturek izaten dute lekua taula gainean. Arrakastatsua izan ohi da Bertsio gaua eta hala izatea espero dute antolatzaileek aurtengoan ere.
Izena eman behar da
Izena emateko epea pixka bat luzatu eta bertsio-gauean parte hartu nahi duenak osteguna –urtarrilaren 16a– bukatu baino lehen adierazi beharko du parte hartzeko asmoa. Horretarako taldearen izena, eskainiko dituen kanta kopurua, zein instrumentu erabiliko dituen eta harremanetarako telefono bat idatzita laga beharko ditu Kalakari edo Errusta tabernan, gaztetxean bertan edo gaztetxearen facebook-eko orrian.