Iparraldeko jokoen erakustaldia hartuko du Aiak igandean

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 17a, 13:59

12:00etan hasiko da San Anton egunaren aitzakian antolatutako festa

Herri kirolak antolatzeari gustua ari dira hartzen Aiako Udala eta idi-proba elkartea. Aurreko asteko Euskal Herriko sokatira txapelketaren ondoren, Iparraldeko jokoen erakusketaren txanda izango da datorren igandean, urtarrilaren 19an, San Anton eguna gogoratuz. 12:00etan hasita, ingudearekin eta lastoa jasotzen arituko dira kirolariak, Gozategi plazan. Giroa goxatzeko, gainera, taloak ere izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide