Zenbaki potoloak Orio Arraun Elkarteak pasa den larunbatean, urtarrilaren 18an, Hondarribian lortutakoak. Arratsaldeko 16:00etan hasi ziren arraunean Bidasoa ibaian, Behobia aldean eta Orioko bost ontzik lortu zuten garaipena: gizonezko absolutuen zortzikoak, jubenilen zortzikoak, emakumezko kadeteen lauko skullak, infantil mailako lauko skullak eta maila bereko skull bikoitzak. Zilarra, aldiz, Orioko lau ontzirentzat izan zen: Emakumezko kadeteen skull bikoitzarentzat, gizonezko infantilen skull laukotearentzat eta emakumezko infantilen lauko skullarentzat. Bi taldek pasa zuten helmuga hirugarren postuan: Emakumezko kadeteen lauko skullak eta kategoria bereko skull-eko bikoteak. Bestalde, 11. ontzia laugarren postuan sailkatu zen gizonezko infantilen skull mailan.
Lehengo urtean hori kolorekoa
izan zen aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa. Aurtengoa hasi besterik egin ez den arren
arraunketa lanak ondo eginda, 44 arraunlarik egin dute etxerako buelta domina
lepotik zintzilik dutela.
Gipuzkoako Batelen Ligan, aldiz, hasi zuten bide berberetik jarraitzen dute gizonezko infantilek eta seniorrek. Loiolan lortutakoa errepikatu zuten igandean, Pasaian, eta garaipenarekin itzuli ziren etxera oriotarrak.
Urrea
Gizonezko absolutua
Ander Orbañanos, Aritz Lizarralde, Imanol Garmendia, Mikel Aiestaran, Arkaitz Goñi, Unai Lizarralde, Aitor Balerdi, Miguel Angel Millares eta Josu Arruti (lemazaina)
Gizonezko jubenila
Aritz Hernandez, Mikel Uranga, Aitor Larraza, Joseba Azkonobieta, Xabat Mujika, Julen San Sebastian, Mikel Arregi, Martxel Adai eta Unai Lopez (lemazaina)
Emakumezko kadeteak
Noa San Martin, Naroa Eizagirre, Libe Esnal eta Raiane Lopes
Emakumezko infantilak A
Nahikari Larrañaga, Garazi Genova, Celeste Peixoto eta Niobe Ferreira
Emakumezko infantilak
Luda Davidenko eta June Arruti
Zilarra
Emakumezko kadeteak A
Itsaso Iriondo eta Ane Mujika
Gizonezko infantilak A
Aimar Albisu, Aitor Azurmendi, Jokin Azkonobieta eta Ohian Gozategi
Emakumezko infantilak B
Mirari Barrenetxea, Ainhoa Martikorena, Saioa Sagayo eta Irene Sagarna
Brontzea
Emakumezko kadeteak B
Paula Ondozabal, Aroa Fernandez, Udane Hoyos eta Inge Lertxundi
Emakumezko kadeteak B
Sara Makazaga eta Esti Markez