Independentziari buruzko hitzaldia emango du Pako Aristik urtarrilaren 23an

Miriam 2014ko urt. 21a, 12:14

Azken liburuan idatzitako ideien inguruan arituko da idazlea Salatxo aretoan

Orioko Udaleko Kultura Batzordeak hilean behin ostegunetan antolatzen dituen ekitaldien artean, datorren ostegunean, urtarrilaren 23an, Pako Aristi idazleak hitzaldia emango du independentziari buruz. 19:00etatik aurrera izango da hori Salatxo aretoan.

Askotariko lanak argitaratu ditu Aristik, tartean 2012an Independentziaren Paperak izeneko saiakera bat idatzi zuen. Horren harira, han eta hemen hitzaldiak ematen ari da azkenaldian bai Euskal Herrian baita kanpoan ere. Orain liburuaren gaztelerazko itzulpena argitaratu du eta Bartzelonan egon da haren aurkezpenean. Zer esan handia sortu du independentziaz eta Euskal Herriko egoera politikoaz esan eta idatzi duenarekin: independentzia desiragarria eta posible dela dio, baina nahasmen handia dagoela horren inguruan. Ideia horiek eta beste asko sakonduko ditu idazleak osteguneko hitzaldian.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide