Martin Garitanok Oriora egingo du bisita

Olatz 2014ko urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 29a Orion pasako du ahaldun nagusiak elkarrizketak eta bisitak egiten

Urteroko legez, Martin Garitano diputatu nagusiak Gipuzkoako herri batera egingo du bisita. Aurten, Oriora etorriko da urtarrilaren 29an eta egun osoko ikustaldia egingo du. Ahaldun nagusia Orioko eragile ezberdinekin elkartuko da, eta egunari amaiera borobila emateko, herritarrekin bilera irekia izango da kultur etxean. 19:00etan hasi eta 20:30etan amaituko da; ordu eta erdi iraungo du, beraz.

Egunaren egitaraua ondorengoa da:

Goizez

  • 11:00: Harrera Udalean korporazioarekin eta langileekin.
  • 11:30: Elkarrizketa sektorearen inguruan Arrantzaleen Kofradiakoekin.
  • 12:00: Elkarrizketa Orioko Arraun Elkartekoekin.
  • 12:30: Bisita kultur etxera.
  1. Karkara aldizkaria: herri aldizkaria, egungo egoerara egokitzapena.
  2. Euskaraz bizi-bizi: udal programa.
  3. Orioko Curriculuma sortzen proiektuaren aurkezpena. 
  • 13:30: Bisitak Bentako bidera eta Anibarko Portura. Igeldoko bidea eta autobusen abiadura.
  • 14:30: Bazkaria Zaharren Babeslekuan 

Arratsaldez

  • 16:00: Orioko udal kanpineko azpiegituraren aurkezpena tokian bertan.
  • 16:45: Bisita Motondora.
  • 17.30: Bisita Gureak zenaren eraikinera.
  • 19:00-20:30: Bilera irekia herritarrekin kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide