Urrea eta brontzea Oriora

Olatz 2014ko urt. 27a, 10:08

VI. Julian Enrique memorialean emaitza onak oriotarrentzat

Bilbo traineru jaitsiera jokatu da pasa den igandean, hilaren 26an,  Orion. Ibaizabal ibaian ibili dira Orioko hiru traineru, eta arraunketa taxuz egin ostean, podiumera bitan igotzeko aukera izan dute.  Emakumezkoetan, Orio Babyauto taldea hirugarren sailkatu da, Orio Babyauto A taldeak garaipena lortu du eta Orio Babyauto B taldea, aldiz, 10. postuan helmugaratu da. 

21:17:20ko denborarekin izan ziren garaile Oriotarrak. Irabazleen traineruan Irakoitz Etxeberria ibili da gidari lanetan. Arraunean, aurretik atzera, Endika Alberdi, Mikel Azkarate, Miguel Angel Millares, Ibon Arruti, Alain Osanbela, Iñaki Errasti, Anartz Larrea, Asier Carballeda, Iñaki Elorza, Iñigo Mujika, Unai Etxeberria, Jon Albizu eta Josu Indo. Taldearen entrenatzailea Igor Makazaga da.

Orioko traineruen argazki bilduma, hemen.

Errenteriako Batel estropada bertan-behera

Egun berean Errenteriako batel estropada zen jokatzekoa. Bertan-behera geratu zen estropada ibaiaren egoera zela eta.  Azken asteburuetako eguraldiak ez dio lagundu arraunari, liga hasi zenetik hainbat estropada suspenditu baitira. Gainera, iragarpenak diotenaren arabera, joerak berdin jarraituko du eta eguraldi traketsa izango dugu aste guztian zehar.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide