Bigarren aldiz Oriako Traineru Jaitsieran, irabazlearen inguruan apustu egiteko aukera eman zaio nahi duenari. Orioko Arraun Elkarteak hogeigarren urtez antolatzen duen estropada honetan, aurten ere jokorako aukera egongo da. Orioko tabernetan txartelak jarri dituzte antolatzaileek eta bertan irabaziko duela uste duen traineruaren izena jarri beharko du apustu egin nahi duenak, euro baten truke.
Parte hartu nahi duenak, otsailaren 15eko, estropada eguneko 16:00ak arte dauka aukera eta lau izango dira sariak, bi pertsonentzako afari bana Xixario, Katxiña, Joxe Mari eta Sarasua erretegietan.