Ate Irekiak eta matrikulazio epea Zaraguetan

Olatz 2014ko urtarrilaren 28a

Eskola bisitatzeaz gain gurasoei zuzendutako aurkezpenak egingo dira

Otsailaren 1ean, larunbata, Zaragueta Herri Eskolako ateak irekiko dira 11:00etatik 13:30etara gurasoek eskola ezagutu ahal izateko. Gurasoei zuzendutako aurkezpenak egingo dira: bata, 11:00etan euskaraz; eta bestea, 12:00etan gazteleraz.

Irakasleen laguntzaz gurasoek eskola ikusten duten bitartean, haurrek, salto-gelan, margo tailerrean edota informatika tailerrean aritzeko aukera izango dute. Bisitari amaiera emateko, hamaiketakoa egingo da eskolaren jangelan bertaratutako guztiekin.

Matrikulazioa

Matrikula egiteko epea otsailaren 3tik  otsailaren 14ra egongo da zabalik, ondorengo ordutegiarekin: goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Data berdinak izango dira HH, LH eta DBHko ikasleentzat.  

Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko telefono zenbakira deitu daiteke: 943894052. Ikastetxearen gaineko informazioa helbidea honetan aurkitu daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide