Urtero bezala, Zaharren Babeslekuko bazkideentzako Arantzazura irteera bat antolatu dute otsailaren 25ean. Oriotik irteera 9:00etan izango da. Santutegira bisita egin, hamaiketakoa jan eta 12:00etako meza entzun ondoren, Adunako Aburuza sagardotegian bazkalduko dute 14:30etan. Hau izango da bertako menua:
Hirugihar pintxoa
Bakailao tortilla
Bakailao frijitua piper berdeekin
Txuleta
Gazta, menbriloa eta intxaurrak
Sagardoa, ardoa eta ura
Kafea
Txartelak otsailaren 18ra arte eros daitezke 16:00etatik 18:00etara eta prezioa 35 eurokoa da. Hori erosteko, babeslekuko bazkide txartela eguneratua edukitzea eskatuko dute. Horrez gain, autobus bat betetzeko baino pertsona gehiagok izen emanez gero, zozketa egingo da guztien artean. Bigarren autobusa jartzeko, gutxienez 30 lagunek egon behar dute.