Urola Kostako proiektu estrategikoak eta 2014ko aurrekontuetan jarraitu beharreko bidea izan zituzten hizpide, besteak beste, Urola Kostako EAJ alderdiko agintariek otsailaren 1ean Orion egindako batzarrean. Bertan izan ziren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar eta Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramailea eta eskualdeko zinegotzi eta Uri Buru Batzarretako lehendakariak. Aurrekontuen atalean, gastu eta inbertsioetako lehentasunak ezarri zituzten eta ekonomia-krisiari aurre egiteko neurriak hartzea adostu zuten.
Bilera bukatu aurretik Gipuzkoako eta Euskadiko egoera politikoaren inguruko hausnarketa egin zuten Egibarrek eta Arrizabalagak.