Fiskalitate berriaren inguruko hitzaldia Aiako Kultur Etxean

Olatz 2014ko otsailaren 4a

Nekazariei lehen pertsonan eragiten die Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu berri den Fiskalitateak

Ostegunean, eguerdiko 12etan, Aiako kultur etxean Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu berri den Fiskalitate berriaren inguruko hitzaldia eskainiko da. Fiskalitateak nekazariengan izango du aldaketa nabarmena. Honenbestez, ENBA eta EHNE sindikatuekin batera, Udalak hitzaldia antolatu du aldaketa guzti hauen berri emateko asmoz. 

Nekazari guztiengan izango du eragina, hori dela eta, herriko nahiz inguruko herrietako nekazariak gonbidatzen ditu Udalak hitzaldira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide