Aiako Mendi Lasterketa III. aldiz egingo da

Olatz 2014ko otsailaren 4a

Martxoaren 2an izango da eta 10 km ibilbidea izango du

Aia-Pagoeta-Aia ibilbidea. Aldapan gora eta behera, 700metroko altuerara ailegatuz eta maldarik handiena %37,2koa izanik. Guztira, 10 kilometro mendian barrena. Ezaugarri horiek biltzen ditu Aiako Kirol Elkarteak, Udalaren babesarekin, hirugarrenez antolatu duen mendi lasterketak.

Martxoaren 2an, igandean, izango da Aiako Mendi Lasterketa. Goizeko 11:30etan aterako dira irteera puntutik korrikalariak eta lehen helmugaratzen den emakume eta gizonak izango dute saria. Halaber, parte hartzaile guztien artean opari bat zozketatuko da.

Izen ematea herri krosaren webgunean eginez gero 10 euro ordaindu behar dira; egunean bertan eginez gero, aldiz, 12 euro. Parte hartzeko derrigorrezkoa da 16 urtetik gorakoa izatea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide