Nahita egina dirudien arren, kasualitate hutsa izan da asteburuko denboraletik egun gutxira udalak uholde handi baten argazki zahar bat jartzea plazako igogailuaren ondoan. Txokoak bizitza pixka bat behar zuela-eta, herriko plaza inguruarekin zerikusia zuen argazki historiko bat jartzea erabaki zuten udalean. 1953ko urriaren 15ean egondako uholdeetakoa izan zen aukeratua. Orioko kaia agertzen da bertan, eta herritar batzuk San Antonio ontzia erreskatatzen ikusten dira. Argazki zaharren datu basetik hartu du udalak egile ezezaguneko irudi hori.