Udalak, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, obrak egingo ditu kultur etxeko sarreran. Datorren astelehenean hasiko dira, otsailaren 10ean, eta hiru bat aste beharko dira bukatzeko. Obrak irauten duen bitartean, espaloi-tarte hori itxita izango da eta kultur etxeko sarrera atzetik izango da.
Irisgarritasuna hobetzeko arrapala bat jarriko da aurreko fatxadaren kontra, honela, gurpil-aulkian doazenek edota ume-kotxea daramatenek erabili ahal izango dute. Arrapalarentzako espazioa irabazteko, kultur etxearen aurreko bost aparkalekuak kenduko dira eta toki hori espaloia zabaltzeko erabiliko da.
Aizperro igeltseritza enpresak egingo ditu lanak eta 30.000 euroko aurrekontua izango dute horretarako. Diru kopuru horren %75 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko du; aurrekontuaren 3/4, alegia.