2400 kilogramo janari eta material bildu dira Saharara bidaltzeko

Miriam 2014ko otsailaren 7a

"Sahararen lagunak" elkarteak esker ona adierazi du kanpainak Orion izan duen erantzunagatik

Sahararen aldeko Euskal Karabanaren harira eginiko janari bilketa kanpainan iaz baino 1000 kilo gehiago bildu dira aurten, 2400 kg janari eta jostailu zehazki. Sahararen Lagunak elkarteko kideak pozik daude kanpainak izan duen erantzunarekin, emaitza oso onak lortu baitituzte. Ohar bat kaleratu dute elkartekoek janari bilketan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei eskerrak emanez: udalari, herriko ikastetxeei, merkatariei, Herrio natur taldeari, komunikabideei eta herritar guztiei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide