Orainaldira eramango zaituen hitzaldia

Olatz 2014ko otsailaren 10a

Iraganak gugan duen garrantzia gutxitzeko asmoz eta bateratasuna lortzeko helburuarekin emango du hitzaldia Mayte Ortizek

Iraganean ez kateatzea eta fokua etorkizunean ez jartzea du helburu Diksha energiak. Orainaldia du, hortaz, jomuga. Mandalara elkarteak antolatuta, arazoak alde batera utzi eta orainaldira bidaiatzeko aukera izango da  ostiral honetan, otsailaren 14an, Antxiolako lokalean. Hitzaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta Mayte Ortiz terapeutak emango du.

Erlijioak edo kulturak jar ditzazken mugak gainditzen ditu, pertsonaren esnatzean oinarritzen baita. Aldaketa neurobiologiko baten ondorioz, esnatze-prozesua azkartu egiten du, orain eta hemen egoera eramanez. Errealitatea ahalik eta garbien ikusteko betaurrekoak jantziko dizkigu Diksha energiak; sufrimenduak atzean utziz eta osotasunetik at sentitzearen ilusioarekin amaituz. Bateratasunera urbilduko gaitu, hortaz, Dikshak.

Oraina ardatz hartuta eta errealitatean den bezala ikusteko helburuarekin emango den hitzaldia doan izango da. Halaber, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero mayteortizurbi@hotmail.com eta mandalarataldea@gmail.com helbideetara idatzi edo deitu 630731288 telefonora.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide