Oriaren XX. Traineru Jaitsieraren aurkezpena egingo dute otsailaren hamaikan

Miriam 2014ko otsailaren 10a

78 izango dira aurten Oria ibaia arraunean jaitsiko duten ontziak

Gipuzkoako 29 ontzik, Bizkaiko 25ek, Mediterraneoko 13k, Kantabriako 10ek eta Ipar Euskal Herriko ontzi batek parte hartuko dute Oriaren XX. Traineru Jaitsieran, otsailaren 15ean. 78 ontzi eta 1087 arraunlari izango dira guztira Oria ibaian behera erlojupeko estropadan.

Probaren inguruko xehetasun guztiak bihar, otsailaren 11n egingo duten aurkezpenean emango ditu antolakuntzak. Ordutegi zehatzak, irteera-ordenak, uretaratze-tokiak eta beste hainbat ohar aipatuko dituzte bertan. 12:00etan egingo dute aurkezpena, Orioko Arraunetxeko areto nagusian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide