Makina bat aldiz ikusi dugu oriotarrok Karlos Perona klarinetea ahoan arraunlariek dakarten bandera laguntzen, Orioko sarrerako aldapan behera. Aliroietan aditua musika txikitatik bizi izan zuen Karlosek eta bere bizitza osoan izan dira biak, musika eta pertsona, bikote. 57 urte eman zituen musikan. Hala adierazi zion Karlosek Karkarari 2000. urtean (99. Karkaran). Belaunaldiz belaunaldi bere pasioa besteena egin zuen gainera Karlosek eta musikazale amorratuak dira peronatarrak, seme eta ilobak.
Klarinetea izan zuen kaleko lagun urte askoan, baina horrez gain, saxofoia eta errekintoa (1970ko maiatzaren 15ean desagertu zen Orioko Musika Bandan) ere jo zituen Peronak. Hernaniko Bandan 17 urte luze eman zituen eta 1975-76an herriko txaranga sortu zuen seme, lagun eta familiako kideekin.
Atzo hil zen Karlos Perona.