Unibertsitario izango direnei zuzendutako hitzaldia

Olatz 2014ko otsailaren 12a

Unibertsitatera sartzeko jakin beharrekoak argituko ditu Itziar Alkortak

Zer jakin behar dut unibertsitatera sartzeko? Galdera honi erantzuteko helburuarekin antolatu du EAJ-PNVk izen bereko hitzaldia. Datorren asteazkenean, otsailaren 19an, izango da mintzaldia. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Orioko Batzokian. 

Itziar Alkorta Idiazkez, unibertsitate eta ikerketarako sailburuordea, izango da hizlaria. Euskal Herriko Unibertsitatean kalitate eta berrikuntza saileko errektoreordea ere bada, hortaz, unibertsitatea gertutik ezagutzen du Alkortak. Bera izango da, beraz, unibertsitatera sartzeko jakin beharrekoak azalduko dituena.

Izena emateko bi bide daude: telefonoz eta email bidez. Hortaz, interesatuak deitu dezala 943 890 789 telefonora edo idatzi dezala eaj-pnv.orio@euskaltel.net helbidera.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide