Gipuzkoako Mus Txapelketa
Orioko plaza ekitaldi askoren lekuko izango da larunbatean. Babyauto bandera bertan emango da, baita Gipuzkoako Mus Txapelketako txapela ere. Izan ere, 15:30ak inguruan hasita, 120 bat bikote elkartuko dira herriko plazan Gipuzkoako Mus Txapelketako garaipena lortzeko asmotan. Irabazleez gain, lehen 7 bikoteek ere izango dute sariak:
1go postua: Txapela, garaikurra eta lau lagunentzako asteburu pasa
2. postua: Errigorako 2 lote eta 2 lagunentzako afaria Liernin
3. postua: Errioxako ardoa eta Urbitarten afaria
4. postua: Ardo nafarra, gazta eta bi botila patxaran
5, 6 eta 7. postua: Bina gazta
XX. Oriaren traineru jaitsiera
79 ontzik hartuko dute parte jaitsieran. 1000 arraunlari inguruko ibiliko dira, hortaz, arraunketan. Kopuru handiak direnez antolakuntzak ordutegiak errespetatzea eta segurtasun neurriak betetzea eskatzen du, koordinazio arazoak egon ez daitezen.Mapil-Orio ibilbidea egingo dute gizonezko absolutuek; 6000m guztira. Emakumezkoek, beteranoek eta jubenilek, ordea, 4000m ibilbidea daukate, Saikolan hasi eta Orion bukatuko dena. 16:00etan hasiko da estropada, jubenilekin. Halaber, ibilbideen mapa hemen ikusgai.
Araudia, irteeren ordena eta uretaratze tokiak ikusteko, klikatu hemen.
Eguna dantzan agurtuko da
Arratsaldeko 17:00etan egunari amaiera emango dion ekitaldia hasiko da, Danbolin Musika Eskolako ikasleen dantza emanaldia, alegia. Karela kiroldegian izango da emankizuna eta 4 urtetik 13 urtera bitarteko 225 ikaslek hartuko dute parte. Dantzariez gain musikariak ere egongo dira, hauek ere Danbolin Musika Eskolako ikasleak.
· Adi zan neska
· Violetaren martxa
· Agintariarena
· Agurra
· Bolant dantza
· Boastitzea
· Arin-arina
· Donostiako martxa
· Arratia
· Banakoa
· Barrikada
· 4 koreografia
Egun borobila antolatu dute, hortaz, larunbaterako. Eguraldia lagun izatea espero da, eta herritarrak festara animatzea.