Ezohiko bilkura egingo du Orioko Udalbatzarrak otsailaren 17an

Miriam 2014ko otsailaren 14a

20:00etan hasiko da udaletxeko bilkura-aretoan

Orioko udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du datorren astelehenean, otsailaren 17an. 20:00etan hasiko da eta udalbatzar aretoan izango da, udaletxean. Hauek dira bertan landuko diren gaiak:

1.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2014ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2014ko langileria organikoa eta lanpostuen zerrenda.

3.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen aldaketa eta beren eranskinak.

4.- Onartzea, egoki bada, bide publikoa terraza, mahai-toki eta merkataritza jarduerei atxikituta dauden elementuekin okupatu eta erabiltzeko udal ordenantza.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko bizitegirako lurzoru urbanoan finkatutako eremu jakin batzuetako erabilera aldatzeko -erabilera tertziariotik bizitegitarako erabilera pasatzeko- jarduerak erregulatzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Erretzabal-Munioeta bide publikoaren zati bat desafektatzea.

7.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboari buruz, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.

8. Onartzea, egoki bada, aitorpen instituzional bat, Arkaitz Bellon Blanco presoaren heriotza dela eta.

9.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide