Harrobiaren aurkezpena egin zuen Orio AEk arraun egunean

Miriam 2014ko otsailaren 17a

Aurten arraunean arituko diren 103 gazte aurkeztu zituen herriko plazan

Oriaren Jaitsiera festa bat bihurtu da urteen poderioz. Arraunlari eta ontzi ugari etortzen dira Oriora eta arraun eguna sortu zen horren aitzakiaz. Eta egun hori, otsailaren 15a aurten, aprobetxatu dute arraun elkartean bertako harrobia aurkezteko. 

Aurkezpena herriko plazan egin zuten 12:00etan; 103 arraunlari gazte jardungo dira denboraldi honetan Orio AEn arraunean. Horietatik 38 alebin mailan arituko dira, 28 infantil mailan, 21 kadeteetan eta 16 jubeniletan.

Aurkezpenaren argazkiak hemen ikus daitezke.

Marka berriak jaitsieran

Traineru jaitsiera bazen festaren oinarri, festa handiago egin zuen Orio A traineruaren garaipenak. Banderaren jabe egin ziren mutilak marka berria eginez: 19:30:11n egin zuten 6000 metroko ibilbidea.

Emakumezko traineruetan ere marka hautsi zuen irabazleak. Hibaikak 14:30:66ko denboran egin zuen 4000 metroko jaitsiera.

Hauek dira gainerako kategorietako emaitza onenak:

Trainerua beteranoak:
Zierbena - 14:48:37

Trainerua jubenilak:
Portugalete: 14:33:63

Llaüt Mediterraneoa emakumezkoak:
CN Badalona - 20:14:30

Llagut Català:
CRM Capgrossos Mataró - 21:47:13

Euskadiko Aulki Mugikorreko Fondo Txapelketa

Otsailaren 16ean jokatu zen azkenean Bilbon eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen ibilbide Euskadiko Fondo Txapelketa. Orio Arraun Elkarteak zazpi ontzi aurkeztu zituen ibilbide luzeko txapelketara eta lau domina ekarri zituzten, zilarrezko bi eta urrezko beste bi. Hauek dira Orioko arraunlarien emaitza guztiak:

Gizonezko kadeteak-Lauko Skulla:              2. postua ZILARRA
Emakumezko kadeteak A-Lauko Skulla:      2. postua ZILARRA
Emakumezko kadeteak B-Lauko Skulla:      4. postua
Emakumezko kadeteak A-Skull Bikoitza:     4. postua
Emakumezko kadeteak B-Skull Bikoitza:     5. postua
Gizonezko jubenilak-Zortzikoa:                    1. postua URREA
Gizonezko absolutuak-Zortzikoa:                 1. postua URREA

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide