Asfaltatze lanak egiten ari dira Aiako kaleetan

Miriam 2014ko otsailaren 18a

Hondatutako aglomeratuak berriengatik ordezkatzen ari dira

Kaleetan dauden aglomeratu asfaltikozko plaka batzuk hondatzen ari zirela-eta konponketa lanak hasi dituzte Aian. Premiak jotako lana zela diote udalean, oinezko asko ibiltzen direla eta arriskutsu bihurtzen ari zela jada.

Kolore gorrizko aglomeratu plakak beltzengatik ordezkatuko dituzte; ez dakite zehazki zein izan den arazoa baina badirudi gorriek ez dutela funtzionatu. Lana ez dela oso handia diote udalean, 330 metro karratu inguru ordezkatuko direla oraingoz. Horren emaitzak ikusi eta aztertu ondoren, denborarekin asfaltuzko plaka guztiak gorritik beltzera aldatzea da helburua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide