Datorren astelehenean, otsailaren 24an, Ibaiondo kalean bidegorria egiteko lanak hasiko dira. Horretarako, bidea estutu eta ibaiaren aldeko aparkalekuak mugituko dituzte, bidegorriarentzako lekua utziz. Beraz, aparkalekuak ez dira desagertuko.
Udalak aurreikusten du hiru astetan amaituta egongo direla lanak.
Obraren aurrekontua 36.000 eurokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren %75eko laguntza dute. Lanak Murgil Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu.