Aurten, ez da lehiaketarik egongo; baina Inauteri festa izango da. Martxoaren 1ean Oriko kaleak kolorez beteko dituzte haur eta gazteen mozorroek. Desfilea egingo dute kalez kale, arratsaldeko 17:00etan Bikamiotan hasiko da eta Karela kiroldegian amaituko da, jai-giroan. Bidean geldiuneak egingo dituzte Sarasuan eta Arkaitzen.
Kiroldegian dantza egingo dute desfilean partu hartuko duten taldeek eta, ondoren, txokolate-jana izango da bertaratutako guztientzat. Inauteriei, jaien jaiei, Ai ene! erromeri taldeak emango die amaiera. Kontzertua eskainiko dute, txokolate-janaren ostean, Karela kiroldegian bertan.