2013a zenbaki gorritan Orio Arraun Elkarteak

Olatz 2014ko otsailaren 24a

Ordu bete iraun zuen ostiralean egindako Ohiko Batzar Nagusiak eta egoera ekonomikoa izan zen hizpide

75 bazkide elkartu ziren arratsaldeko 19:00etan Orioko Kultur Etxean. Ordu bete beranduago, 20:00etan, eman zen amaitutzat Orioko Arraun Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia. Lau gai jarri ziren mahai gainean: azken batzarreko akta, 2013 denboraldiko emaitzak, urte bereko egoera gastu-sarrerak eta aurtengo aurrekontua. Amaitzeko, galderen txanda egon zen; bazkideei egoera ekonomikoak arduratzen die.

Ekonomiari loturiko gaiak

Batzarrari hasiera emateko aurreko batzarri heldu zitzaion, 2013ko martxoaren 8an egin zenari, alegia. Azken batzarreko akta irakurri zen, eta onespena eman zitzaion. Ondoren, lehengo denboraldiko arraunketa emaitzak aztertu ziren. Miatu ostean, urte bereko egoera ekonomikoaz aritu ziren. 2.000 euroko galera defizita izan zuen Orioko Arraun Elkarteak, izan ere, 525.000 euroko sarrerak izan baitzituzten eta 527.000 euroko gastuak.

2013 denboraldia alde batera utzi, eta 2014 urtean jarri zuten fokua. Aurtengo aurrekontuko datuak plazaratu zituzten. Sarrerak 500.000 eurokoak dira, eta gastuak 500.000 eurokoak, hortaz, galerarik ez izatea aurreikusten da.

Amaitzeko, gai ekonomikoari buruzko galderak egin zituzten bazkideek. Argibideak eman ostean, urtean zehar Orion antolatuko diren estropadaz informatu zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide