Emaitza onak asteburuko estropadetan Orioko taldeentzat

Olatz 2014ko otsailaren 25a

Zazpi taldek lortu dute garaipena asteburuko estropadetan

Denboralea medio hainbat jardunaldi bertan behera geratu diren arren, badirudi itsasoa lasaitu dela, eta estropadak arazo gabe jokatu dira asteburuan. Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Batel Liga, eta igandean, Aulki mugikorreko bostgarren jardunaldia. 

Gipuzkoako Batel Liga

Pasai Donibane izan zen batel estropaden lekuko. 16:00etan hasi zen eta 10 ontzi horik hartu zuten parte. Zortzigarren jardunaldi honetan emaitza onak lortu zituzten oriotarrek: bi garaipen eta bigarren postu bat, besteak beste.

 
Emakumezkoak
  • "A" Infantil Neskak: garaipena
  • "B" Infantil Neskak: bostgarren
  • "B" Kadete Neskak: bostgarren
  • "A" Kadete Neskak: seigarren
  • "C" Kadete Neskak: hamaikagarren

Gizonezkoak
  • "A" Infantil Mutilak: irabazleak
  • "B" Infantil Mutilak: zortzigarren
  • Kadete Mutilak: zortzigarren
  • Jubenil Mutilak: laugarren
  • Senior Mutilak: bigarren

Emaitza guztiak ikusteko, egin klik hemen.
 

Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga

Igandean, aldiz, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga jokatu zen. Goizean izan zen estropada, 9:00etan, Orion. 5. jardunaldian Oriok 17 ontzi aurkeztu zituen, ondorengo emaitzekin:

 

  • 2x GI-IM: A taldea bigarren postuan eta B taldea zazpigarren postuan
  • 1x GI-IM: A taldea garaile eta B taldea laugarren postuan
  • 4x GI-IM: A taldea bigarren sailkatua eta B taldea bostgarren sailkatua
  • 2x EI-IF: irabazleak
  • 4x EI-IF: A bigarren postuan eta B hirugarren postuan
  • 1x GB-VM: garaileak
  • 2x EK-CF: A taldea laugarren postuan eta bostgarren B taldea
  • 4x GK-CM: irabazleak
  • 4x EK-CF: A taldea lehen postuan eta B taldea hirugarrenean
  • 8+ GJ-JM: bigarren postua                   
  • 8+ GABS-ABSM: irabazleak

Emaitza guztiak ikusi nahi ezkero, klikatu hemen.
 
 

Estropada eta arraunlari ugari

2013an 110 estropadetan hartu zuen parte Oriok, horietatik 16 Orion antolatu dira. 423 ontzi uretaratu dira denboraldi guztian zehar, eta horretarako, 3.600 pertsona mugitu behar izan dira.  Guztira, 81 sarirekin etxeratu dira, horietatik 17 banderak izanik.

Parte hartze handia izan dute Orioko arraunlariek eta aurten ere bide berberetik abiatu dira, 169 arraunlari baitaude elkartean lizentziarekin. 2013an 2.000 euroko galerak eduki arren, defizita %0,7a da. Egun 32.000 euro daude elkarteko kaxan, 2014ari gogor ekiteko. 

Horrez gain, taldeak euskararen alde dihardu. Aurkeztutako dokumentazio guztiak euskaraz daude idatziak eta batzarrak ere euskaraz jorratzen dira. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide