Gizakiaren Eboluzioa gaitzat hartuta Inauterien festa ospatuko du Zaragueta Herri Eskolak, bihar, otsailaren 28an. Haur eta irakasleak ilusio handiz aritu dira lanean azken asteetan, mozorroak, karrozak eta dantzak prestatzen. Kaleak alaitzeko asmoz daude Zaraguetakoak; eta festa gosez eta mozorrotzeko gogoz daudenenei, jaira joateko gonbita egiten diete. Gainera, emanaldien ostean, txokolate jana izango da gerturatutako guztientzat.
Bi emanaldi eskainiko dituzte: bata, goizean, 11:15etan. Bestea, arratsaldean, 15:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako ikasleek ez dira kalera aterako eta eskolan bertan egingo dute emanaldia.