Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko dute Aritz Lertxundi eta Aimar Galarragak

Miriam 2014ko otsailaren 28a

Martxoaren 1ean, larunbatean, izango da partida Irurako Ametsa Trinketean

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa azken txanpan dago, eta bi oriotar daude bete betean sartuta. Larunbat honetan, martxoaren 1ean, eskuz binakako modalitateko finalerdia jokatuko dute Aritz Lertxundi eta Aimar Galarragak. 11:30etan hasiko da partida eta Huizi eta Landak osatutako Usurbilgo bikotearen aurka jokatuko dute. Horiek dira azken urteetako txapeldunak.

Duela hilabete hasi zen txapelketa; lehenengo mailan jokatzen ari dira Galarraga eta Lertxundi. Maila polita eman dute orain arte, batez ere Lertxundi aurrelariak. Galarraga pixkanaka kantxan jartzen joan da eta azken partidatan maila ona erakutsi dute bikote gisa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide